en torno a… NABAI… mundua

julio 14, 2010

Patxi Zabaleta: “Abertzaletasuna ez da inoiz gaur bezain indartsu egon”

Oier Aranzabalek Zuzeu albistarian egindako elkarrizketa

Iruñeako Zezen Plaza ondoan duen bulegoan elkartu eta hamaika konturen inguruan hitz egin dio Patxi Zabaleta Aralarreko buruak Zuzeu.com-i. Politikari, filosofo eta abokatu historikoak, identitatea, Nafarroa, abertzaletasuna, eszisioa eta ETA izan ditu ahotan besteak beste honako elkarrizketan.

Kanpoan kristoren festa, San Ferminak pil-pilean, eta zu hemen lanean. Zer nafar klase zara zu?

(Irriak) Ba ni San Ferminak barrutik ezagutzen dituen nafar bat naiz. Hamar urtez izandu naiz Iruñeako zinegotzia, eta honek asko erakutsi dit jai hauen atzean dagoenaz. Lehen aldiz 1979an suertatu zitzaidan zinegotzi izatea, urte benetan gogorra izan zen hura, 78an, German Rodriguezen erailketarekin zapuztuta geratu ziren jai haiek berreskuratu behar izan baikenituen. Garai hartan, hiriburuan, UCD zen lehen indarra, gu (Herri Batasuna) bigarrena eta hirugarren indarra alderdi sozialista zen. Hain zuzen, sozialistei eman genien gure botoa alkatetza lor zezaten; noski, eskuina boteretik urrundu asmoz. Lan oso polita izandu zen alde batetik eta oso garrantzitsua bestetik, izan ere, San Ferminak gauza asko dira. Arratsalde osoa egon gintezke San Ferminez hizketan. Harrokeria apur bat bada ere, Euskal Herriko eta Mundu osoko jai eredua izateaz gainera, jai hauek gertakizun ekonomiko oso garrantzitsua dira Nafarroarentzat. Zehatzago izateko, gezurra badirudi ere, Nafarroak saltzen duenaren heren bat jai hauetan saltzen du. Horretaz gainera San Fermin mota asko dago; atzo izandu zen ganadu feria eta gaur arratsaldean badago beste jai mota bat programatan ez dagoena… San Ferminak ez dira soilik zezenak, ez dira soilik entzierroak, San Ferminak batez ere festa kaletarrak dira, nahiz eta UPNk denborarekin itxuraldatu nahi izan dituen. (more…)

Anuncios

Blog de WordPress.com.