en torno a… NABAI… mundua

mayo 17, 2011

Pluralidad

Filed under: Kike Diez de Ultzurrun — nabaizaleokbi @ 9:19 pm
Tags: , , , , , ,

Kike Diez de Ultzurrun en DNN

La pluralidad es una palabra que adorna la mayoría de los programas y discursos electorales, junto con tolerancia y convivencia. Hay quien la utiliza con convencimiento y hay quien por exigencias del guión. En Navarra, en concreto, se emplea mucho, y se dice, con razón, que es muy plural y que hay que respetar la pluralidad; pero echando un vistazo a la acción política diaria de nuestros gobernantes, el respeto a la pluralidad no aparece por ningún sitio, sino más bien políticas sectarias e intolerantes con esa parte de la ciudadanía que no comulga con el régimen imperante. Y si no, que se lo pregunten, por ejemplo, a Pello Gurbindo, alcalde de Villava, sometido a una campaña de acoso personal permanente desde el propio Gobierno de Navarra y por determinada prensa, por estar al frente de un ayuntamiento de mayoría no afecta al régimen; hasta le acusaron de apología del terrorismo por dejar lanzar el chupinazo a los concejales no adscritos elegidos en su día en la lista de ANV y fue citado a declarar por la Policía Foral. Se trata de un castigo impuesto también a toda la ciudadanía de Villava, en forma, por ejemplo, de denegación de subvenciones para dotaciones culturales muy importantes. Ello, claro está, va en detrimento de todos los villaveses, incluidos los que votan a UPN. (more…)

marzo 26, 2011

Udaberririk ez

Kike Diez de Ultzurrun Argian

Eusko Alkartasunak munta handiko akordio bat hartu zuen Gasteizko Legebiltzarrean, 2009ko ekainean; hots, aurrerantzean, kontu politiko mamitsu orori buruzko erabakiak exekutiba nazionalak hartuko zituen, hauteskunde-koalizio, hautagaitza eta zerrendaburu guztien gaineko erabakiak barne. Horrek eskumenik gabe utzi zuen Nafarroako EA bere estrategia markatzeko. Lizarrako EAk, aho batez, osotasuneko zuzenketa bat aurkeztu zuen biltzarrean, bai eta NaBairen aldeko apustu sendoa eskatu ere; biltzarrak, ordea, eskaerak atzera bota zituen. Nafar bat mintzatu zen Lizarrako EAkideen eskarien aurka: Koldo Amezketa. Azken finean, hura beste aurrerapauso bat izan zen, bi urte lehenago EAren eta Ezker Abertzale ilegalizatuaren artean urratzen hasitako bidean. Gero, bi indar politikoen arteko Lortu Arte agiria etorri zen, eta horrekin batera, jendaurrean eta alderdi barruan azaldu ez duten akordio bat: horren arabera, ez indar politiko batek, ez besteak, ez zuten ezein talderekin inolako hauteskunde-koaliziorik eginen, akordio-kidearen oniritzirik gabe. Hortik etorri zen Pello Urizarrek, Batasunak agindurik, Uxue Barkosi ezarritako betoa, handik bi egunera guztiz kontrakoa erran bazuen ere. (more…)

febrero 15, 2010

MANIFESTAZIOA

Irakurleak artikulu hau irakurtzen duenerako, era-bakia hartua izanen da. Erran nahi baita, okerrik ezean, udaberrian izanen da nafar jende euskaltzaleen kale-agerraldia; heldu den maiatzean, zehazki. Manifes-tazioa, Nafarroako Gober-nutik, edo hobe erran, Nafarroa ofizialetik, etorritako eraso-erauntsiari tamainako erantzuna emateko. Zalantzak izan dira, ez gutxi, erantzunaren nolakoaz. Zer egin, nola, nork deitua? Nafarroan bakarrik ala gainontzeko herrialdeekin batera? Egitekotan, noiz? Orain? Udazkenean? Baina, azkenean, egin eginen da. Nik, behintzat, duela zortzi bat urteko erantzuna daukat gogoan eta gogoko, eta huraxe hartuko nuke eredutako; Oinarriak izeneko ekimenak nafar alkateekin batera deitutako huraxe, hain zuzen ere: jendetsua eta txukuna, azalez eta mamiz. (more…)

Blog de WordPress.com.