en torno a… NABAI… mundua

junio 14, 2010

Begia begi truk

Filed under: Josetxo Azkona — nabaizaleokbi @ 3:16 pm
Tags: , , , ,

Zail da ulertzen hainbeste sufritu duen jendarte juduak, nolatan sufriarazten duen hainbeste herri palestinarra

Behin baino gehiagotan galdetu izan diot nire buruari zergatik den Israel hain krudela, hain ankerra Palestinarekin, zergatik darabiltzan biolentzia eta errepresiorik sofistikatuena arabiarren kontra, jakitun izanik gorrotoa baino ez duela sortarazten palestinarrengan, jakitun izanik arbuioa baino ez duela pizten ez bakarrik palestinar eta gainerako jendarte musulmanengan, baita nazioartean ere.

Jakina da Israelgo gobernuen zein hango armadaren indarkeriazko metodoak lotuta daudela erabat Israel modernoaren beraren sorrerarekin, sortze-urtea Munduko Bigarren Gerra Handia amaitu eta hiru urtera izan zelarik, 1948, hain xuxen. Harrezkeroztik, hamaika liskar, gerrak eta arabiarren lurren bidegabeko jabetzeak baliatuz, gupidagabe zigortu du Palestina Israelek. (more…)

abril 23, 2010

Iritzia: Bai museoari

Filed under: Josetxo Azkona — nabaizaleokbi @ 1:15 pm
Tags: , ,

Gaurko nire diskurtsoa apologetikoa izanen da, zeren alde eta, Iruñeko San Ferminei buruzko museoren alde. Bai, argi eta garbi adieraziko dut bat natorrela Iruñeko suhiltzaileak daudeneko lekuan aipatu museoa eraiki nahi izatearekin; onurak besterik ikusten ez dizkiolako eta, zalantzarik gabe, iruñetarron hobe beharrez izanen delako ere. Baina, nire aldeko jarrera azaltzeaz gain, baita nire ekarpena ere agerian utzi nahi dut, museo hori litezkeenen artean onena izan dadin opatuz.

Tira, dakidantxoarengatik museo interaktiboa egin nahi dute udaleko sustatzaileek. Eta ongi deritzot asmo horri, bai noski. Orduan bada, eta xede hori buruan dudala, horra ideia batzuk baliagarriak izanen direlakoan, segidan datozen hauek:

Bat. Lehenik eta behin, nire ustez, museoak Festa-sentsazioak izeneko areto edo atal bat eduki beharko luke, han non, bisitariak, Festa-usainak azpi-atalean egonda, eskura izanen lituzke botoi eta kartel batzuk, botoi-kartelok panel berezi edo eta hormetan berariaz ezarritakoak. (more…)

abril 20, 2010

Ez aldendu, ez egokitu

Nekez erranen dut deus berririk, egunotan eta Egunkariaren inguruko absoluzio epaia dela medio, hedabideetan luze eta zabal adierazi eta idatzi egin diren azalpen ugariren gainean. Halaz ere, nire aburuak laburtu beharrez, agerian erakutsiko dut bozkario eta nahigabezko sentimenduak ditudala barrenean, batzuk eta bertzeak elkarren artean irabiatzen zaizkidalarik.

Epaia emaniko egunean, hilaren 12an, astelehen gauarekin batera, telebistako kanal batetik bertzera ibili nintzen tematuta, belarriek zer entzunen, begiek zer ikusiko, hizlarien keinuak bat ote zetozen beren erranarekin igartzearren. Eta denetik neureganatu nuen: adierazpen zintzo eta zuzenak; eta maltzur eta zehaztugabeak ere bai. Adierazpen mingarrienak (masokista naiz gero!) Popular, Veo7 eta Intereconomía kanaletakoak izan ziren; oroz gain, azken horretakoak.

Funtsean, eta epaia Urederrako ura baino gardenagoa izanagatik, solaskide gehienek bere egiten zuten akusazioaren tesia. Halaber, azkon mordoxka ezin zorrotzagoa sartu zioten Bermudez epaileari; haien ustez, berak judizioan zehar oker, arrunt oker jokatu zuelako, Madrilgo Atotxako atentatuari buruzko judizioan jokatu zuen modu bertsuan, antza. (more…)

marzo 15, 2010

Polietika

ASMATZEN zaila da zer gertatuko den NaBai koalizioarekin. Izan ere, direla proiektua zalantzan jar-tzen dituzten buruzagi gorenen adierazpen ezkorrak, direla buruzagion hitz anbiguoak bezain kriptikoak, direla koaliziotik kanpo ezkutuan suertatzen ari bide diren bestelako negoziazioak, zio horiengatik guztiengatik, eta batek daki zer arrazoi gehiago tarteko, errateko tenorean gaude koalizioa gertu dagoela desagertzetik. Horrela, nafar gizartearen puska on bat bereganatu zuen koalizio honen aktibo politikoa zakarrontzira bota nahi dute bakan batzuek, antza.

Lasterrean, martxoaren 15eko katarsia pasatakoan, ikusiko dugu emaitza: koalizioa indarturik aterako ote den, hura deseginen ote duten edo ez aitzina ez gibelera geratuko ote den bere horretan. Momentuz, dena den, ez dago jakiterik zer norabide hartuko duen koalizioko 4 partiduek eta independiente multzo batek 2003an abian jarri zuten eta milaka nafarren poz-ilusioa sortarazi zuen mugimendu politiko honek. (more…)

Blog de WordPress.com.