en torno a… NABAI… mundua

enero 13, 2011

Carlos Garaikoetxea: “ETA-Batasuna tandemak orain arte esandakoa gauzatzen badu aldaketa historiko baten aurrean gaude”

Argia astekaria

«Espero un final compartido por el dúo Batasuna-ETA, aunque requiera paciencia»(Diario Vasco)

Gaur El Diario Vascok Carlos Garaikoetxeari egindako elkarrizketa argitaratu du. Bertan ETAren su-etenaren inguruan bere gogoeta egin du. Elkarrizketaren pasarte batzuk hautatu ditugun hemen, euskaratuta:

“Beti dago nolabaiteko hizkuntza inflazioa historikoa termino erabiltzean. Baina ETA-Batasuna tandemak orain arte esandakoa gauzatzen badu, orduan bai, aldaketa historiko baten aurrean geundeke. (…) Ez da errealista [disoluzioa aipatzen duen] albiste hori espero izatea, nahiz eta logikoa egiten den hori eskatzea hizkuntza politiko zuzen eta ofizialistan, ‘tekniko’ deitzen zaien zenbait gauza konpondu aurretik. Ez egiaztapena bezalako gaiak soilik, baita amaiera iritsi ahal izateko Estatuak eman ditzaken eta behar dituen pausoak ere, adibidez, espetxeratzeen gaia, edo ENAMeko (Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua) gizarte oinarriarentzako bide politiko eta instituzionalak”.

“[ETAren indarkeria] Betiko amaituko dela argi dut eta baita ere egoera horretatik gertu gaudela bi aldeen artean minimoki ulertzen badira. Baina ez da ahaztu behar horrelako egoera batean ‘Estatu-gizon edo emakumeak’ behar direla, presioei eta epe motzerako begiradei aurre egiteko gai direnak”. (more…)

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.