en torno a… NABAI… mundua

julio 5, 2010

Joxemari Aierdi: «Euskaldunako ituna mehatxu bat da Nafarroa Bairentzat»

Berrian Elkarrizketa

Joxe Mari Aierdi. Nafarroako Hamaikabateko presidentea. Hamaikabat NaBaitik kanpo badago ere, militante moduan koalizio barruan sentitzen du bere burua Aierdik, eta Hamaikabaten apustu estrategikoa dela dio. Baztertu egin du erabat EAJrekin akordiorik dutela, edo alderdi gisa koalizioan sartuko direla.

Egoera bitxian aurkitzen da Nafarroan Hamaikabat. Alderdi moduan, NaBai koaliziotik kanpo dago, baina egun alderdia osatzen duten militanteak koalizioaren barruan dira. Joxe Mari Aierdi Lekunberriko alkatearen (Etxauri, 1958) kasua da. Nafarroako Hamaikabateko presidente izendatu zuten abenduan, baina argi utzi du euren apustua ez dela alderdia garatzea. NaBai apustu estrategikotzat jotzen du, nahiz eta erabat baztertu Hamaikabatek koalizioan toki bat izatea. (more…)

Anuncios

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.