Zail da ulertzen hainbeste sufritu duen jendarte juduak, nolatan sufriarazten duen hainbeste herri palestinarra
Behin baino gehiagotan galdetu izan diot nire buruari zergatik den Israel hain krudela, hain ankerra Palestinarekin, zergatik darabiltzan biolentzia eta errepresiorik sofistikatuena arabiarren kontra, jakitun izanik gorrotoa baino ez duela sortarazten palestinarrengan, jakitun izanik arbuioa baino ez duela pizten ez bakarrik palestinar eta gainerako jendarte musulmanengan, baita nazioartean ere.
Jakina da Israelgo gobernuen zein hango armadaren indarkeriazko metodoak lotuta daudela erabat Israel modernoaren beraren sorrerarekin, sortze-urtea Munduko Bigarren Gerra Handia amaitu eta hiru urtera izan zelarik, 1948, hain xuxen. Harrezkeroztik, hamaika liskar, gerrak eta arabiarren lurren bidegabeko jabetzeak baliatuz, gupidagabe zigortu du Palestina Israelek. (más…)


